Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 10 aittola aparkalekua wikilocJoan den asteburuan Aittolako aparkalekuan lagatako autoetan lapurretak egon direla salatu du Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak.

Anaitasuna mendi taldeak Maxixatzen toki komunikabidean jakitera eman duenez, joan den asteburuan Aittolako aparkalekuan autoa laga zuten hiru lagunek ezusteko desatsegina jaso zuten autora iristean. Kotxeetako leihoak puskatuta zituzten, eta barruko gauza baliotsuak falta zitzaizkien. Gertaera horiek tarteko, Anaitasuna Mendi Bazkunak herritarrei gomendatzen die autoetan balioa duen ezer ez uzteko.

Erlora zein Xoxotera igoten diren mendizaleek erabiltzen dute aparkaleku hori, besteak beste, mendizale elgoibartarrek eta mendaroarrek.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza