Uraren kalitatea neurtzeko aitzakia erabilita dei faltsuak jaso dituzte herritarrek

Barren.eus 2022ko ots. 7a, 13:08

Udaltzaingotik jakinarazi dute hainbat herritarrek deiak jaso dituztela egunotan, teknikariak etxeko uraren kalitatea neurtzera pasatuko direla esanez.

Dei horiek ez direla benetakoak ohartarazi dute Udaltzaingotik, eta era horretako deiekin adi egoteko eskatu dute.

Hainbat herritarrek salatu dute Udaltzaingoan dei susmagarriak jaso dituztela egunotan: Iparraldeko zonan egiten ari diren azterketa baten barruan, etxeko uraren kare kantitatea neurtzera etorriko direla esan diete. Udaltzaingoak ohartarazi du dei horiek ez direla benetakoak. Gipuzkoako Ura agentziarekin jarri dira harremanetan, eta handik esan diete une honetan ez dagoela martxan horrelako ikerketarik. Beraz, era horretako deiekin adi ibilitzeko eskatu dute.