Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 10 taloak2011Haur, gazte eta helduentzako doako talo ikastaroa antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Izarrak eta Gure Esku Dago herri-ekimenak abenduaren 19rako. Era berean, talo postua jarriko du estreinakoz Gure Esku Dagok Gabon Zahar Feria egunean. 

Gure Bide elkartean eskainiko dute taloak egiten ikasteko ikastaroa, abenduaren 19an, zapatua. Bi orduko saioa izango da, 10:30etik 12:30era. Doako ikastaroa da eta adin guztietako pertsonei zuzendua; izan ume, gazte edo heldu. Gainera, taloak egiten ikasi ostean, jateko aukea ere izango da. Ikastaroan izena emateko bi aukera daude:

  1. Elgoibarko Izarraren bulegora joanda (Ubitarte 4, behea) edo 943 741 626 telefonora hots eginda (Naiara).
  2. Internet bidez, lotura honetan: http://bit.ly/1HWqQCu

2015 12 10 talo ikastaroa

 • Talo postua Gabon Zahar ferian

Erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago herri-ekimenak estrainekoz talo postua jarriko du abenduaren 26an ospatuko den Gabon Zahar ferian. Salento tabernako terrazan egon ohi den talo postuaren ardura hartu du Elgoibarko Gure Esku Dago dinamikak. Postuan ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dutela jakinarazi dute.

Lau txandatan antolatu dute goiza, eta txandaren batean parte hartzeko interesa dutenek honako loturan eman dezakete izena: https://docs.google.com

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza