Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 28 oiloak errotondan elgoibar 1Irudi bitxi honekin topo egin dute hainbat gidarik eguerdi partean, N-634 errepidean, San Antolingo biribilgune paretik pasa direnean.

'Oilo ibiltari, azeriaren janari' dio esaera zaharrak, eta halaxe, beldurrik gabe zebilen irudiotako hegazti taldea, ez baitakigu oiloak, oilandak ala oilaskoak ziren, ez eta norenak diren ere. Kontua da etxeaurrean baleude moduan zebiltzala janari bila, San Antolingo biribilguneko zelaigunean baina, trafikoaz inguratuta.
Herritar batek Udaltzaingoan eman du abisua eta udaltzainek uxatu dituzte oiloak biribilgunetik, trafikoan arazorik sortu aurretik. Ez zuten pentsatuko halako lanik egitea tokatuko zitzaienik goizean lanera joan direnean.

2022 01 28 oiloak errotondan elgoibar

2022 01 28 oiloak san antolin udaltzainak

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza