Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 13 gabonetako pinuaDebabarreneko Mankomunitateak eskualdeko herri guztietan batuko ditu Eguberrietan apaingarri moduan erabili diren zuhaitzak. Adi, baina, zuhaitz naturalak bakarrik batuko baitituzte, hau da, plastikozko edo bestelako material batzuetako arbolak ez dituzte batuko.

Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Hortaz, izei naturalak bakarrik jasoko dituzte. Bihar, hilak 14, eta astelehenean, urtarrilaren 17an, batuko dituzte zuhaitzok, eta aldez aurretik abisatu egin behar da.

Debabarreneko Mankomunitateak azaldu duenez, eskualdeko edozein herritako herritarrek aurrez deitu beharko dute Gabonetako zuhaitza aterako dutela abisatzeko eta Mankomunitatea herri guztietatik pasako da jasotzera.

  • Honako telefono zenbakira deitu behar da horretarako: 943 700 799

Behin abisua eman ondoren, zuhaitzak laga behar dira edukiontzien ondoan, 20:00etatik 21:00ak bitartean. Mankomunitateak ohartarazi du ez dituela batuko naturalak ez diren zuhaitzak, hau da, plastikozko edo bestelako material batzuetako arbolak ez ditu batuko.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza