Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 05 loteria gabonetakoa partizipazioak sanlo elgoibarAbenduaren 22ko Gabonetako loterian 63957 zenbakiaren partizipazioak saldu zituen Sanlo kirol taldeak, eta txartel bakoitzaren jabeak hamabost euro jasoko ditu trukean.

Sarituei dirua ordaintzeko izan den atzerapenak sortu duen zalapartaren berri ailegatu zaiela azaldu dute Sanloko arduradunek, eta atzerapen horren arrazoiak argitu dituzte. "Sanlo EKTtik sariaren ordainketa egiteko atzerapenaren arrazoia argitu nahi dugu. Saritu guztiek dagokien saria bere osotasunean kobratzea ziurtatzea izan da gure asmoa hasieratik, alegia, bankuek ez dezatela sariaren zatirik eraman, komisioekin. Tokatu zaigun saritik zentimo bakar bat ere galduko ez dugula ziurtatu nahi dugu, klubak eta Sanlo osatzen dugun familiak saria oso-osorik jasotzea merezi dugula sinisten dugulako. Behin arrazoiak azalduta, urtarrilaren 12an hasiko gara loterian egokitutako dirua ordaintzen".

Guztira 135.000 euro banatuko ditu Sanlok, 9.000 partizipazio saldu baitzituzten. 

Hortaz, partizipazioak dituztenek urtarrilaren 12tik aurrera kobratu ahal izango dute dagokien saria, Olaizaga kiroldegian, 18:30etik 20:30era.
Sanlotik zehaztu dute saritutako txartelaz gainera, kontu zenbaki bat eman beharko dutela sarituek, saria bertara bideratzeko.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza