Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 03 arauri gabonetako erakusleiho lehiaketaElgoibarko Udalak eskaparate lehiaketa antolatu du bigarren urtez, eta 14 komertzio ari dira parte hartzen.

Honako hauek dira parte hartzen diharduten komertzioak: Agurtzane Ileapaindegia, Arauri, Astigarraga Gys Sport, Ecenarro, Estudio Gemma, Farmazabal, Karkizano, Kima Bioestetika, N1 en zapatillas, Nalai, Noa, Sarasketa Ortopedia, Eizaguirre okindegia eta Pitxintxu.

Udalak argidun gortina bat banatu die establezimenduei, eta urtarrilaren 6ra arte izan beharko dute eskaparatean, eguberrietako apaingarriekin. 16 urtetik gorako herritarrek aukeratuko dute gustukoena euren botoen bidez, eta parte hartzen duten guztien artean 50 euroko erosketa bonoa zozkatuko du Udalak, parte hartu duten dendetan gastatzeko. Lehiaketaren irabazleak 300 euroko erosketa bonoa jasoko du, bigarren sarituak 200 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza