Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 20 elgoibar 675 txalapartariak kalegoen plazan 1Elgoibarrek 675 urte bete ditu gaur, abenduak 20, eta egun berezi hau ospatzeko, txistu, dultzaina eta txalaparta doinuek hartu dituzte kaleak goizean goizetik.

Egoibarrek 675 urte bete dituen eguna txistu eta dultzaina doinuekin abiatu da, Elgoibarko Udal Txistulari Bandak deta herriko dultzaineroek dianak jo baitituzte 8:00etan eta 9:00etan, hurrenez hurren. Eguerdian, herritarrei urteurrena gogora ekartzeko, kanpai jotzea egin dute bai San Bartolome elizan eta baita herriko ermitetan ere. Kanpai hotsak ixildu direnean hasi dira txalaparta doinuak herriko kaleetan, Kalegoen plazan, Aita Agirre plazan eta Maalan aritu baitira txalapartariak.

Gaurko antolatutako ekitaldiek arratsaldean izango dute segida. 'Yulen 100 urte' marrazki liburua aurkeztuko dute, 19:00etan, Aita Agirreko areto nagusian.

Elgoibarko Udalak urte osorako egitaraua prestatu zuen 675. urteurrena ospatzeko, eta gaur amaituko dira horiek. Elgoibarren sorreraren laburpena jaso zuen BARREN aldizkariak 1226. zenbakian -PDF-, Javier Elortza historialariaren ‘Villamayor de Markina, Elgoibar deitua’ liburuko informazioa baliatuta.

 

2021 12 20 elgoibar 675 txistulariak arg udala

2021 12 20 elgoibar 675 dultzaineroak arg udala

2021 12 20 elgoibar 675 txalapartariak aita agirre

2021 12 20 elgoibar 675 txalapartariak aitas agirre leihotik b1

 

2021 12 20 elgoibar 675 txalapartariak maalan 1

2021 12 20 elgoibar 675 txalapartariak kalegoen plazan

2021 12 17 Elgoibar 14 mendea mapa

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza