Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 16 konposta opari elgoibar debabarrena mankomunitateaBirziklatutako bio-hondakinekin sortutako konposta banatzen ibili dira Debabarreneko Mankomunitatekoak, gaur goizean, Aita Agirre plazan.

'Gabonetako oparirik onena: hondakinei bigarren bizitza bat ematea' da Debabarrena Mankomunitateak martxan jarri duen kanpainaren leloa, eta kanpaina horren barruan Elgoibarren izan dira gaur goizean, bio-hondakinekin sortutako konposta banatzen, loreontzi eta landare hazi eta guzti.

Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak esandakoaren arabera, ekimenaren helburua da ikustaraztea birziklatutako hondakinei bigarren bizitza ematen zaiela.

“Birziklatzen dugunean, hondakinei bigarren bizitza bat ematen diegu, eta, hori irudikatzeko, eskualdean jaso dugu bio-hondakinekin sortutako konposta loreontzietan banatuko dugu, landare bat landatzeko haziekin batera. Jasangarritasunaren aldeko pausuak ematen jarraitzeko eta ingurumena zaintzeko, ezinbestekoa da herritarren inplikazioa. Keinu honekin, birziklatzen duten pertsonei adierazi nahi diegu hondakinak birziklatzeko egiten duten ahaleginak baduela eragin positiboa. Eta, oraindik modu egokian birziklatzen ez dutenei erakutsi nahi diegu badaudela ohiturak aldatzeko eta hondakinak gaika biltzen hasteko arrazoiak, eta guztion artean gure eskualdean aldaketa sortzeko gai garela”.

2021 12 16 konposta opari elgoibar debabarrena mankomunitatea 1

2021 12 16 konposta opari elgoibar debabarrena mankomunitatea 3

2021 12 16 konposta opari elgoibar debabarrena mankomunitatea 2

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza