Deba ibaiaren emaria maila laranjara ailegatu da Altzolako estazioan

Barren.eus 2021ko abe. 9a, 16:00

Gaurko eta biharko alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, euri zaparradengatik. Eta etenik gabeko prezipitazioak hasi dira erreka eta ibaietan nabaritzen. Debako arroan, Altzolako eta Aixolako estazioak maila laranjara iritsi dira.

Euskalmetek jakinarazi duenez, astea amaitu bitartean euriak ez du etenik izango, datorren asterako barealdia iragarri duten arren. Iragarpen horietan oinarrituta, alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak; zehazki, gaur goizeko 9:00tik bariku arratsaldeko 15:00ak bitarte aktibatuko da alerta egoera, euri zaparradengatik. Aurreikuspenek diotenez, zenbait lekutan 80 l/m² baino gehiago pilatu daitezke 24 orduan. Horrez gainera, elurragatik ere abisu horia dago aktibatuta. Iragarpenen arabera, 600-700 metrora arte jaitsiko da elur-kota, gaur arratsalderako 1.500 metro ingururaino igoko dela aurreikusten duten arren.

Uholde arriskuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera ezarri du, eta krisi mahaia bilduta dago une honetan.

Altzolako estazioan maila laranja gainditu du ur emariak, 15:00ak inguruan. Estazio horretan azken 24 orduetan pilatutako prezipitazioa 47,8 litro metro karratuko izan da. Ondorioz, hainbat txokotan gainezka ere egin du urak. Mendaron ohiko lekuan irten da ura bere bidetik, Abarketeroneko parean, Garagartzan. Suhiltzaileak ere bertan dira.

2021 12 09 altzola estazioa mailak eta prezipitazioa

2021 12 09 ura gainezka mendaro trenbidea barren

2021 12 09 ura gainezka mendaro trenbidea barren 1

2021 12 09 ura gainezka mendaro trenbidea barren 3

2021 12 09 ura gainezka mendaro trenbidea barren2

2021 12 09 ura gainezka mendaro garagartza barren 1

2021 12 09 ura gainezka mendaro garagartza barren 3

2021 12 09 ura gainezka mendaro garagartza barren 2

2021 12 09 deba ibaia hazita elgoibar barren zuhaitza

2021 12 09 deba ibaia hazita elgoibar barren zubitik

2021 12 09 deba ibaia hazita elgoibar barren 5

2021 12 09 deba ibaia hazita elgoibar barren 1

 

 Lotura duten albisteak: