Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 30 mankomunitateko kamioa elgoibarZerbitzua modu jasangarriagoan emateko helburuarekin, bi ibilgailu elektriko erosiko ditu Debabarreneko Mankomunitateak.

Urte hasieran zerbitzua emateko erabiltzen duen ibilgailu-flota aztertu zuten Mankomunitateko arduradunek, eta ikusi zuten 62 ibilgailu dituztela, eta horiek urtero 950.362 kilometro egiten dituztela eskualdeko kaleetan eta errepideetan barrena. Eta, kalkulatu dute urtero berotegi-efektuko 1.000 tona gas isurtzen dituztela. Hori horrela, trantsizio energetikoari bidea irekitzeko eta Mankomunitatearen jardueran eta zerbitzuetan jasangarritasuna sustatzeko, 2021eko martxoan, Ibilgailuen Flotak sortzen dituen Gas Kutsagarriak Murrizteko Ekintza Plana onartu zuen. Planean lau ildo estrategiko eta 12 ekintza zehaztu zituzten, "NBEren Agenda 2030ean eta garapen jasangarriko 17 helburuetan oinarrituta, trantsizio energetikorantz urratsak egiteko".

Mugikortasun jasangarria sustatzeko eta ibilgailu-flotaren gasen emisioak murrizteko ildo estrategiko horiei jarraituz, bi furgoneta elektriko erostea erabaki dute.

Gas gehien isurtzen duten ibilgailuak 14 tona baino gehiagoko kamioiak dira, urtean 443 tona CO2 isurtzen dituztenak, ondoren 7,5 eta 14 tona arteko kamioi ertainak (204 tona CO2 isurtzen dituzte) eta furgoneta handiak, urtean 113 tona CO2 isurtzen dituztenak. Horregatik, emisio horiek murrizten hasteko, eta hondakin bilketa eta kale garbiketa zerbitzuetan trantsizio energetikoa sustazeko lehen urrats gisa, Mankomunitateak bi ibilgailu elektriko erostea erabaki du.

 • Bi ibilgailu, bi funtzionalitate
Furgonetetako bat kaleak garbitzeko erabiliko dute, eta ekipamendu hidrogarbitzaile propioa izango du. Goupil marka frantsesak sortutako ibilgailu bat aukeratu dute. 100 kw-ko potentzia nominala eta litio bateria dituen motor bat ditu, 14kwh edukiera eta 135 km-ko autonomia. Ibilgailu hori Elgoibarko Arrizabal enpresari erosiko diote.

Erosiko duten bigarren furgoneta Mankomunitatearen tailerreko lanetarako erabiliko dute. 100 kw-ko potentzia eta 196 kilometroko autonomia duen Citroen e-jumpy bat erosiko dute, Eibarren dagoen Zaer Motor enpresan.

Bi ibilgailu elektrikoak martxoan onartutako Ibilgailuen Flotak sortzen dituen Gas Kutsagarriak Murrizteko Ekintza Planaren baitan erosiko dituzte, eta 105.266 euroko inbertsioa egin du Mankomunitateak.

2021 11 30 kamioia debabarrena mankomunitatea aitagirren barren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza