Mendaroko Udalak herriko basoen azterketa egingo du

Barren.eus 2021ko aza. 27a, 13:16

Mendaroko Udalak herriko basoen azterketa egin eta etorkizunerako lan ildoak finkatuko ditu, Gipuzkoako Basoa elkartearekin lankidetzan.

Helburua da bertako basoak sustatzea, eta ildo horretan, Udalak herriko lursailetan hostozabalen landaketak gauzatu nahi ditu, baso jabeekin hitzarmenak eginez.

Lursail horiek identifikatzeko ondorengo irizpideak hartuko dituzte kontuan:

  • Jadanik hostozabalen basoak dauden gune izatea
  • Lursaila hutsik edo abandonaturik egotea
  • Azken mozketa gertu duten landaketak egotea
  • Intsinis pinuaren kasuan, gaixoturik dauden landaketak izatea

Irizpide horien arabera erabakiko dute zona bakoitzerako zein den espezierik egokiena. Mendaron, landa lur katastroaren arabera, baso erabileraren azalera 2.011 hektareakoa da, eta 723 partzela ezberdinez osatua dago, azpipartzelak kontuan hartu gabe. Lan honetarako 7.500 euro +BEZ erabiliko dute.

2021 11 26 mendaro atxuritik barren