A-8 autobideko Elgoibarko peajeko zorua berritu du Bidegik

Barren.eus 2015ko aza. 28a, 18:30

Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia Bidegik jakinarazi duenez, Arriaga auzoko ordainlekuan segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte, zehazki, zoru ez labaingarria jarri dute.  2014an ia 3 milioi ibilgailu igaro ziren ordainleku horretatik. 

A 8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen Bidegi foru agentziak azpimarratu du Arriagako peajea Elgoibar, Azkoitia eta Azpeitiako lagun eta enpresa askok erabiltzen dutela, “Bizkaiarekin eta Bilboko portuarekin lotune gisa”. Bidegik jakinarazi duenez, 2014an ia 3 milioi ibilgailu pasa ziren ordainlekutik. 

Orain erabiltzaile eta ordainlekuko langileen segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte. Bidegik adierazi duenez, itsaspen egokia lortzeko mikrofresatu egin dituzte ordainlekuko bost erreien azalerak, zoru horien marruskadura baloreen iraupena bermatzeko. Lanon helburua zorua segurtasun eta balaztatzeko egoera egokian edukitzea dela jakinarazi du, autobidera sartzera edo bertatik irtetera doazen ibilgailuek ordainlekuko zoru honetan murrizten dute-eta abiadura, -Abiatu gailua dutenek- edota bertan frenatzen dute txartela hartzerakoan eta ordaintzerakoan. Gogoan izan behar da, auto batek ordainlekua jo zuela joan den uztailean. Horrelako istripuak sahiestu edo kalteak arintzeko balioko dute zorua berritzeko egin dituzten lanek. 

∞Lotura duen albisteak: