Amabirjina Milagrosaren egutegiak salgai daude

Barren.eus 2021ko aza. 19a, 10:01

Astelehenean hasi ziren San Bartolome Parrokiako arduradunak Amabirjina Milagrosaren egutegiak saltzen. Aurten, Parrokiako Misio Taldeak Merkatu Plazan duen Bidezko Merkataritzaren postuan salduko dituzte.

Bidezko Merkataritzaren postua 10:00etatik 12:30era egoten da zabalik Merkatu Plazan, astelehenetik ostiralera.

Era berean, jakinarazi dute aurten ez dutela ospatuko Milagrosaren Bederatziurrenik. Hala ere, azaroaren 27an, Milagrosa Egunean, eukaristia egingo dute parrokian, 19:00etatik aurrera.

2021 11 18 milagrosa egutegia merkatuplazan