Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Mario Azurzari Aitor Francesena 'Gallo'z berba egiten entzuten diogunean, eta alderantziz, lau eskurekin idatzitako historia bat ari gara entzuten. Edo, hobeto esanda, "bi oholekin" idatzitakoa. Historia horretan, Mariok begiak eskaintzen dizkio Gallori, eta Gallo, bi aldiz surf egokituko munduko txapelduna, bizitza-maisua da Mariorentzat. 

 • Bidelagun izateak zentzu osoa duenean
Galloren historia apartekoa da, zalantzarik gabe. Erabat sinesten ez dituzun horietakoa. Egin daiteke surfean itsua izanda? Berari galdetuz gero, barre ozena entzungo litzateke aurrena, eta ondoren hau: "Eta, zergatik ez?". Izan ere, munduko surf-txapelduna baino gehiago, erabakitasunaren, alaitasunaren eta, batez ere, temaren txapelduna da. Mugarik eta oztoporik gabeko indar ikaragarria du Gallok. Eta indar horrek eraman du bizitzen eta bere pasiorik handienaz, surfaz, gozatzen jarraitzera.

Eta hortxe azaltzen da bikote hobezin honetako bigarren kidea: Mario, hau da, Galloren begiak. Urte askoan, Galloren ikasle aurreratuetako bat izan zen Mario, hark artean zerbait ikusten zuela (bestea egungo surfeko izarra izan zen: Aritz Aramburu). Geroago, Galloren bidelagun bihurtu zen Mario. Marioren ondoan irabazi zuen Gallok 2016ko surf egokituko munduko txapelketa. Eta, harrezkero, elkarrekin surfean aritzeaz harago doa haien arteko harremana.
Erabakiak segundo-hamarrenetan hartu behar dira uretan. Eta, une jakin batzuetan, egoera oso zailetara eraman zaitzake hutsegite txiki batek. Gallorentzat funtsezkoa da bere lekuan jartzen dakien bidelaguna izatea. Eta Mariok paregabe egiten duten ezaugarri guztiak ditu: enpatia, sentikortasuna, hurbiltasuna, konplizitatea… Galloren hitzetan, "ondoan izan ezean inoiz lortuko ez zenukeen hori lortzeko behar duzun pertsona da bidelagun ona; Mario, adibidez".

Mario ere ez da hankamotz gelditzen Gallori buruzko aipamenetan. Haren ustez, bizitzarako benetako irakaspena da Gallori laguntzea. Bai uretan, bai uretatik kanpo. Bere zeregina Galloren premietara egokitzen jakitea dela uste du. Galloren adiskidetzat du bere burua, baina baita haren helburuak lortzeko bitartekotzat ere.

Marioren esanetan, batzuetan ahaztu egiten zaio Gallo itsua dena, eta ikaragarri aberasgarria da haren bidelagun izatea. Izan ere, Mario beti sentitu da Galloren ikasle, eta horixe da harreman harrigarri honen paradoxa. Eta, orain, haren bidelaguna dela, egunero ikasten du harengandik "lehenengoan amore ez ematen, gauza guztietan saiatua izaten eta inoiz ere ez etsitzen".

Zalantzarik gabe, balio osoa hartzen duen bidelagun-harremanik bada, hauxe da. Biak hazten direlako laguntza horretan, bai kirolean eta bai bizitzan. Horregatik, Gallok dioenez, "bizitzako une bakoitzean norbait alboan izatea baloratzen jakin behar da, balio ikaragarria baitu". Gallok esana.
LABORAL Kutxan zure bidelagun izatearen balioan sinesten dugu

Mariok eta Gallok bezala, hurbiltasunaren eta bidelagun izatearen balioan sinesten dugu. Entitate kooperatiboa da gurea, eta, horregatik, gure produktu eta zerbitzu guztietan pertsona hartzen dugu ardatz (behar duena eta behar ez duena). Eta etorkizunean pentsatzeaz eta horretarako prestatzeaz ari bagara, are gehiago.

Hori dela eta, Galloren eta Marioren arteko bidelagun izateari buruzko historia paregabe hau aukeratu dugu Biziaro aurreikuspen-planen azken kanpainarako. Izan ere, produktu horrek pertsonarekin batera eboluzionatzen du, bizitzako une bakoitzera egokituz eta erretirora arte bidelagun izanez.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza