Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 11 astotxoeguna2014Gipuzkoako Enkarterrietako Asto lehiaketa egin zuten atzo Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. 95 parte hartzaile izan zituen lehiaketak, eta guztien artean, Txomin Arriola elgoibartarraren Leonor astoa izendatu zuten asto eme dotoreena. Miguel Gabirondoren Fermin astoa aukeratu zuten asto ar ederrena.

 

Astoaren lana goratu zuten atzo, beste behin ere, Lazkaon. Enkarterri astoa arraza autoktonoa indartzeko asmoz, Gipuzkoako ar eta eme onenak aukeratu zituzten, XVI. lehiaketan. 95 astoren artean aukeratu zituzten euskal arrazako ezaugarriak ondoen betetzen dituzten abereak, eta epaimahaikideek jakinarazitakoaren arabera, aspaldiko maila altuena izan zuen lehiaketak. Elgoibarko Akei baserriko Txomin  Arriolaren ‘Leonor’ izendatu zuten eme onena, ‘Modesta’-rekin lehia estua izan ondoren.

Ar onena, berriz, Belauntzako Miguel Gabirondoren ‘Fermin’ aukeratu zuten. 300na euro eta zintzarri bana jaso zituzten saritzat irabazleek. (Informazio osoagoa: goierri.hitza.eus )

2015 01 12 akeikoastoak2008Honakoa ez da Akeiko astoek irabazten duten estreinako lehiaketa, iaz, eta baita aurreko urteetan ere makina bat sari eskuratu ditu Txomin Arriolak arraza honetako astoak indartzeko egiten duen lanagatik. 

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza