Zapatu honetan egingo dute Sanbartolomeetan egitekoa zen Elgoibarko Gazta Txapelketa

Barren.eus 2021ko urr. 26a, 18:28

Hileko azken zapatuko feriaren barruan egingo dute zapatuan, hilak 30, Elgoibarko XXIX Gazta Txapelketa, Kalegoen plazan. San Bartolome jaietako Baserritarren Egunean egiten den gazta lehaketa da honakoa.

Kalamua elkarteak antolatzen duen gazta lehiaketa 11:00etan hasiko da, Kalegoen plazan. Gaztagileak larunbatean bertan apuntatu beharko dute lehiaketara. 15 bat gaztagile izatea espero dute antolatzaileak. Epaimahaia osatuko dute Iosu Belaustegi, Jesus Artola, Asier Landa, Bixi Irizar eta Pili Manterolak. Txapelketa hau 2019ko San Bartolome jaietan egin zuten azkenengoz, eta Mausitxak irabazi zuen.

Gainera, Elgoibarko lehiaketa irabazten duen gaztagileak Urteko Gazta Onenaren lehiaketan parte hartzeko aukera izango du. Elgoibarko Gabon Zaharretako Ferian egiten dute Urteko Gazta Txapelduna gazta lehiaketa.

Aurrez, 9:00etan, hasiko da Hil Bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feriari. 9:00etatik 14:00etara, baserrietako produktuak egongo dira salgai Kalebarren plazan. Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo da, hori ere Kalebarren plazan.

2021 10 26 2019 08 31 Baserritar eguna gazta lehiaketa mausitxa

2021 10 26 gazta lehiaketa elgoibar sanbartolome 2019 epai

2021 10 26 gazta lehiaketa elgoibar sanbartolome 2019