A8 Autobideko zaraten kontrako paneletan egindako graffitiek eragindako kalteaz ohartarazi du Bidegik

Barren.eus 2021ko urr. 27a, 09:13

Graffitiak egin dituzte A8 autobidean jarri zituzten zaraten kontrako paneletan, Bilborako noranzkoan, eta Bidegitik ohartarazi dute graffitiek panelen eraginkortasuna eskastu dutela.

Era berean, gogorarazi dute pantailetan graffitiak egitea legez kanpokoa dela. Pantailen harira, zehaztu dute arrozkazko artilea dutela barruan, trafikoak sortutako zarata arindu eta xurgatzeko funtzioa duen zuntzezko materiala, eta zuntz hori kanpoko pantaila porotsu batekin babestuta dagoela, zeinak material fono-xurgatzaileari eusteaz gain zarata barruan sartzea ahalbidetzen duen, xurgatu eta moteltzeko. Graffitiek, baina, pantailen gainazal porotsua iragazgaitz egiten dute, xurgatzea zailduz eta errebote-efektua eraginez.

Bidegik 1.550.180 euro (BEZ gabe) inbertitu ditu A8-aren bi aldeetan pantailak jartzeko, 1.271 metrotan. Pantailak jartzeaz gainera, bidezubiaren egitura sendotu dute, zorua hobetu eta zubiaren euste-sistema eta drainatze-sistmea berritu.

2021 10 27 graffitia panel akustikoak elgoibar 1

2021 10 26 pantaila akustikoak elgoibar lehen planoak elgoibar

∞Lotura duten albisteak: