Asfaltoa berritu dute Sallobentera bidean

Barren.eus 2021ko urr. 15a, 17:34

Sallobente-Ermuaran bailarako errepidearen asfaltoa berritu dute azken egunetan egin dituzten asfaltatze lanetan.

Sallobentera doan errepideko asfaltoa berritu dute, herrigunea eta Azkarate gaina lotzen dituen GI 3321 errepidetik Sallobentera joateko dagoen bidegurutzetik Sallobenteko ermita pareraino. Hortaz bi kilometro pasatxoan egin dituzte errepideko zorua berritzeko lanak.

2021 10 15 asfalto berria sallobente elgoibar 1 barren

2021 10 15 asfalto berria sallobente elgoibar barren 1