Euskal Herrian lehenengoz Elgoibarren aurkitu dute ‘Aedes japonicus’ eltxoa

Barren.eus 2021ko urr. 7a, 13:11

Aedes Japonicus eltxo espezie inbaditzailea Elgoibarrera ere iritsi da. Ander Izagirre Egaña biologo elgoibartarrak eman du honen berri Naturzalia blogean, nahiz eta bera gehiago den narrasti eta anfibioak erakutsi zalea.

Kontatu du iazko udan hasi zela guztia, lagun batek eltxo baten argazkia bidali zionean. Hasieran tigre eltxoa izan zitekeela pentsatu zuen, baina zalantzak argitze aldera hainbat adituren ateak jo zituzten. Azkenean, Zaragozako ikertzaile batzuk identifikatu zuten espeziea. Aedes japonicus eltxoa zen, ordura arte Euskal Herrian ikusi gabea. Asia ekialdeko espeziea jatorriz, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan aurkitu izan dute eltxo hau. Gertuago, Asturiasen (2018an) eta Kantabrian (2019an) bakarrik izan da zitatua. Orain arte egindako ikerketen arabera, arrisku baxuko eltxoa dirudiela esan dute. (ikus argitaratu duten artikulu zientifikoa)

Azalpen gehiago eta Elgoibarren aurkitutako ale batzuen argazkiak ikus ditzakezue hemen: http://naturzalia.blogspot.com

2021 10 05 eltxo inbaditzaile berria 1Aedes japonicus naturzalia ander izagirre egana