Egunero egongo da zabalik Aita Agirre Kulturguneko Ikasketa Gela urriaren 4tik aurrera

Barren.eus 2021ko urr. 1a, 09:12

Aita Agirre Kulturgunean dagoen Ikasketa Gelak Covid-19aren pandemia hasi aurretik zuen ordutegia berreskuratuko du, astelehenetik aurrera.

Hala, urriaren 4tik aurrera, honakoa izango da ikasketa gela erabiltzeko ordutegia: astelehenetik domekara, 8:00etatik 23:00etara.

Gehieneko aforoa hamabi pertsonatakoa izango da (sei lagunekoa zen orain arte). Gela erabiltzeko 18 urte edo gehiago izan behar dira eta liburutegira sartzeko txartelaren titularra izan behar da.
Eskaera formala egin behar da gela hau erabiltzeko, telefonoz edo e-mailez (HAZ arreta@elgoibar.eus, 943 741 050). Ikasketa gela estreinakoz eskatzen denean, horretarako prestatuta dagoen eskaera bete beharko da, modu telematikoan, www.elgoibar.eus-en.
 • Ikasketa Gela G txartela
Ikasketa Gela G txartelaren alta tramitatzeko eskaera orri bat bete beharko da, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Elgoibarko Udalaren webgunean eskura egongo dena. Txartela pertsonala eta besterenezina da inork ezin du erabili titularrak izan ezik. Inor ezin da sartu, txartelik ez badu. Txartela debalde eskuratu ahal izango da.