Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 30 ahatea deba ibaia elgoibar barrenHegaztien eguna ospatzen du SEO Birdlifek urriaren hasieran, eta horren harira Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Hegaztiak behatzeko hastapen-tailerra" antolatu du urriaren 3an, Deban.

Irteeran hegaztiak behatzeko oinarrizko formazioa emango da; hegaztiak non ikusten diren, hauek ondo ikusteko beharrezko tresnak, identifikatzeko moduak edo behaketa erregistratzeko erak azalduko dituzte, besteak beste.

Debako Anes Arrinda Pasealekua izango du abiapuntu irteerak, domekan. Taldea 10:00etan elkartuko da eta tailerrak hiru orduko iraupena izango du. Euskal Kostaldeko Geoparkeko Ingurumen arduradunak, Gonzalo Torrek, gidatuko du taldea eta azalpenak euskaraz emango ditu. Jarduera interesa duen edonori dago zuzendua eta parte-hartzea doakoa da.

Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman behar dute izena
labur.eus/hegaztieneguna2021 formularioan edo Debako Turismo Bulegoan aurrez aurre edo 943 19 24 52 telefonoan (8:00-15:00 astelehenetik ostiralera), plazak mugatuak dira eta. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen da.

 • Hegaztien Munduko Eguna
Hegaztiak dira datu gehien dituen fauna-taldea, eta horrek gure planetako osasun-egoeraren adierazle garrantzitsu bihurtzen ditu. Horiei esker, gertatzen diren aldaketen berri izan dezakegu, hala nola, klima-aldaketa edo biodibertsitatearen galera. Arrisku handiko espezieak desagertzen ari dira oraindik, eta lehen arruntak eta orokorrak ziren espezieak gainbehera bizian daude.
Estatuko hegazti arrunten % 37, eper edo enara arrunta bezain espezie ezagunak barne, egoera txarrean daude. Hori horrela, hegaztiek naturan duten garrantzia aldarrikatzeko eta haien aldeko kontserbazio neurriak eskatzeko ospatzen da urtero SEO-BirdLife elkarteak antolatutako Hegaztien Eguna.

2021 09 30 Hegaztien tailerra kartela geoparkea

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza