Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 20 balkoi lehio lehiaketa irabazlea elgoibarEskualdeko saria Eibarrera joan da eta Maria Isabel Etxeberriak irabazi du lehen saria Elgoibarren aurkeztu diren hamazazpi parte hartzaileen artean.

Elgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez. Maiatzean egin zuten lehiaketaren deialdia, eta 250 lore banatu zituzten herritarren artean. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztu diren 17 balkoi eta leiho apainduak bisitatu eta baloratu ditu, ederrenak saritzeko. Honakoak izan dira erabili dituzten balorazio-irizpideak: konposizioaren originaltasuna eta sormena, kalitate apaingarria, harmonia eta multzoaren diseinua, baita horiek mantendu eta egituratzeko lana ere.

Herriko lehen saria Maria Isabel Etxeberria Lizarraldek irabazi du, eta bigarren saria Antonia Maria Caballero Ruizek. Bi sarituek 200 euroko erosketa bonoa jasoko dute, Txankakuako saltokietan gastatzeko. Eskualdeko saria, 250 euroko bonoa, Eibarrera joan da. Eibarreen 24 lagunek hartu zuten parte, 15 lagunek Ermuan, eta lau lagunek Soraluzen.

2021 09 21 balkoiak lora lehiaketa eskualdeko irabazlea eibar

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketaren helburua udalerriko ingurumenaren eta estetikaren kalitatea hobetzen laguntzea izan da, herritarren inplikazioaren bidez. "Landare- eta lore-elementuek hiri-ingurune atseginagoa eta estetikoagoa sortzen laguntzen dute, eta ekimenaren bidez ohitura on hori herritarren artean zabaldu nahi izan da".

Alisoa, Begonia eta Tagetea moduko lorak landatzeko aholkuak ematen dituen bideoak ere zabaldu ditu Eibarko Udalak.

∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza