Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 10 mztrikulazioa eibar hizkuntza eskola 1Zabalik dago matrikulazio epea Eibarko Hizkuntza Eskolan. Epea irailaren 1ean zabaldu zen eta 17ra arte egongo da zabalik. Adi datarekin, joan den asteko paparezko BARREN aldizkarian agertzen dena ez baitzen zuzena, eskolakoek izandako nahasketa baten erruz.

 Eibarko Hizkuntz Eskola Ofiziala Otaola 29an kokatuta dago, Hezkuntza Esparruko Jaizkibel eraikinean, eta euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana ematen dira. Ikasle ofizialak astean bi aldiz joaten dira klasera, baina “ikastaro erdipresentzialak” deitutakoak ere badaude hizkuntza guztietan. Astean behin joaten dira horiek eta gainerakoa euren etxean online egiten dute. 14 urtetik gorakoek frantsesa eta alemana ikas dezakete, eta 16 urtetik gorakoak edozein hizkuntzatan matrikulatu daitezke.

Matrikulazio on-line egin beharko da ondorengo webgunean: www.eoieibarheo.hezkuntza.net, IKASGUNEA plataformaren bitartez. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa da.

Informazio gehiago: 943 899 275 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza