Almaur proiektuaren barruan maskulinitate tailerra eta emakumeentzako bizipen tailerra antolatu dituzte, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.
Gizonezkoen topaketa irailaren 24an, 25ean eta 26an izango da. Vicente Dominguez coach eta idazleak emango du tailerra, eta besteak beste, emakumeen leinua gizonengan landuko dute. Informazio gehiagorako 627 117 819 telefonoan.
Emakumeentzako bizipen tailerra, bestalde, irailaren 23an aurkeztuko dute, 18:00etan, Lilan, Emakumeen Etxean (King-kong eraikinean, liburutegi zaharrean). Belen Capape izango da tailerraren gidaria. Aurkezpenaren ostean, hilean behin izango dira saioak. Emakumeen bizipenetan oinarrituta, norberaren barrura begiratuko dute, bakoitza nor den aztertzeko eta norbere burua zaintzeko. Urriaren 30ean, azaroaren 20an eta abenduaren 4an izango dira saioak, 10:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako 656 869 534 telefonora deitu behar da.