Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko, beroagatik

Barren.eus 2021ko ira. 6a, 09:54

Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko 36 gradura arteko tenperaturengatik. Baliteke egunean zehar 36 ºC-ra iristea Bizkaian eta Gipuzkoan eta 20-25 gradu artean izatea gauean lurraldeko zenbait tokitan.

Bero sargoriarekin hasiko da astea barnealdean zein kostaldean, eta tenperatura altu iraunkorregatik abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, gaurko eta biharko. Hona abisuen inguruko xehetasunak:

  • Gaur (irailak 6): Abisu Horia tenperatura altu iraunkorragatik kostaldean eta Kantauri barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 20/31 ºC ingurukoak eta Kantauri barnealdean 19/36 ºC ingurukoak izan daitezke. Abisuak honako eremuetan izango du eragina: Bizkaiko kosta, Bizkaiko barnealdea, Gipuzkoako kosta eta Gipuzkoako barnealdea.
  • Bihar (irailak 7): Abisu Horia tenperatura altu iraunkorragatik kostaldean eta Kantauri barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 21/33 ºC ingurukoak eta Kantauri barnealdean 20/35 ºC ingurukoak izan daitezke. Goizaldean, zenbait tokitan, baliteke tenperatura 25 ºC-tik ez jaistea. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Abisuak honako eremuetan izango du eragina: Bizkaiko kosta, Bizkaiko barnealdea, Gipuzkoako kosta eta Gipuzkoako barnealdea.

Gaur zein bihar hego-ekialdeko haizea izango da nagusi, batez ere bihar, indarra hartuko baitu.