Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 09 mintxeta igerilekua zaborrontzia uretanElgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, eguen goizaldean, 01:30-02:00 artean, 18 eta 22 urte bitarteko herriko hiru gazte Mintxetako igerilekura sartu ziren, eta bainu bat hartzeaz gainera, zaborra bota zuten uretara.

Zehazki, solariumeko gunea mugatzeko erabiltzen diren 30 konoak eta plastikoaren zein organikoaren zabor ontziak jaurti zituzten uretara.

Elgoibarko Udalak "irmoki" salatu eta gaitzetsi du gertatutakoa eta horrelako ekintza edota jarrera "bandalikoak" Elgoibarren lekurik ez dutela gaineratu du.
Igerilekuko azpiegiturak kaltetu ez dituztenez, ez dute zerbitzuan eraginik izango, baina Udalak tratamendu berezi bat egin behar izan du igerilekuko uraren egoera higieniko egokia berreskuratzeko eta bermatzeko.
Horregatik, Udalak, erantzukidetasunerako eta ardurarako deia egin die herritarrei eta gogorarazi du, guztionak diren azpiegitura eta zerbitzuak guztion artean zaindu behar direla.

2021 07 09 mintxeta igerilekua zaborrontzia uretan o

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza