Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 08 mendaro ikastola eguzki plakakIkastolako teilatuan 96 eguzki-panel jarriko ditu Mendaroko Udalak. 48.090,34 euroko (BEZ barne) aurrekontua du obrak, eta horietatik 9.235 euro Energiaren Euskal Erakundeak finantzatuko ditu.

Plakak Ekilor enpresak instalatuko ditu, eta uda sasoia baliatuko du horretarako. Eguzki-plakek eskaintzen duten teknologiari esker, plakek sortzen duten energia-korrontea korronte alterno bihurtuko da, eta zuzenean kontsumitu edo sare energetikoan sartu ahal izango da; horrela, urtean 3.400 euro aurreztuko dira energia-kontsumoan. Ikastolako energia beharrei erantzun ahal izango zaio modu honetan eta sortzen den energia soberakinarekin 500 metroko erradioan dauden udal eraikinak ere hornitu ahal izango dira.

Ikastolako teilatuan ipiniko duten instalazio horrek emango dituen datuak aztertuko dituela azaldu dute Udaletik, era horretako instalazioak udalerriko beste eraikin batzuetara zabaltzeko aukera aztertzeko. "Mendaron horrelako instalazio bat egiten den lehen aldia da, eta helburua energia berriztagarrien bidean aurrera egitea da, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta Mendaro berdeagoa, ekologikoagoa, iraunkorragoa eta ingurumena errespetatzen duena izan dadin", esan du Iñaki Arregi alkateak.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza