Martxan dira Andoneikua Kirolguneko ur txorrotak

Barren.eus 2021ko eka. 15a, 12:55

Barikuan zabaldu zituzten Andoneikua Kirolguneko ur txorrotak Mendaron, azken egunetan egiten ari den beroari aurre egiteko une aproposean, eta umeek ez dute urarekin freskatu eta jolas egiteko aukera galdu.

Mendaroko Udaletik jakinarazi dutenez, Egunero egongo dira martxan Andoneikua Kirolguneko ur txorrotak, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Inguruan dauden mahaiak eta eserlekuak txukundu dituztela ere azaldu dute Udaletik.

2021 06 14 andoneikua mendaro ur txorrotak martxan barren 1