Abisu horia prezipitazio handiagatik, gaurtik bariku eguerdira arte bitartean

Barren.eus 2021ko eka. 3a, 12:24

Eskalmetek abisu horia eman du euriagatik. Gaur, ekainaren 3a, 12:00etatik gauerdira bitartean egongo da indarrean, eta abisua bihar ere indarrean egongo da, 15:00ak arte.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izan daitezke. Prezipitazioaz gainera, ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke. Horiek horrela, "EAEko zenbait lekutan, ordubetean metro koadroko 15 litro" pilatu daitezkeela aurreikusi du Euskalmetek, eta horregatik ezarri dute abisu horia gaurko eta biharko.