Ekainaren 18ra bitartean eman daiteke izena balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan

Barren.eus 2021ko eka. 2a, 11:05

Furgobaratza lorak doan banatzen ari da gaur goizean, 10:00etatik 13:00etara, Kalebarren plazan. Etxebizitza bakoitzeko lora bat banatuko dute. Izan ere, gaur ireki dute balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan parte hartzeko epea.

Elgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzeko, eta landareei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa izateko.

Interesatuek ekainaren 2tik 18ra eman beharko dute izena Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 7:30etik 15:30era. Elgoibarren ez ezik, Eibar eta Ermuan ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa, eta eskualdeko irabazleak 250 euroko bonoa jasoko du saritzat, eta herri mailan 200 euroko bi erosketa bono banatuko dituzte. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.
Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 741 050 telefonora dei dezakete edo arreta@elgoibar.eus helbidera idatzi. Halaber, lehiaketaren oinarriak udal webgunean eskuragarri izango dituzte: www.elgoibar.eus.

Furgobaratza Zerbitzukoak lorak doan ematen ari dira gaur goizean, Kalebarren plazan.

2021 06 02 furgobaratza lora lehiaketa elgoibar 1

2021 06 02 furgobaratza lora lehiaketa elgoibar andrea loreagaz

2021 06 02 furgobaratza lora lehiaketa elgoibar o

2021 06 02 furgobaratza lora lehiaketa elgoibar 3