Europako intsekturik handiena, Mendaron

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 13:31

Saturnia Pyri Europako tximeleta eta intsekturik handiena da, eta EH Naturak emandako informazioaren arabera, Euskal Herrian nahiko hedatuta dago, baina ez da erraza ikusten, gaueko tximeleta delako. Mendaron aurkitu zuten argazkiko tximeleta hori.

EH Naturakoek emandako azalpenen arabera, Europa erdialdetik hegoaldera bizi den gaueko tximeleta da. Emeak arrak baino gorputz handiagoa eta trinkoagoa dauka, eta antena bigunak eta lisoak. Arrak antena iletsuak ditu, lodiagoak, orratz itxuarakoak. Hegoetan lau begien itxurako irudiak (ozeloak) ditu, hontza baten begien itxurakoak hain justu ere, defentsarako mekanismo bat da, harrapariek hontza batekin konfunditu eta bakean uzteko. 2 edo 3 aste bizi da tximeleta forman, forma helduan, ez baitu jateko organorik, helduaren zeregina ugaltzea da beraz. Emeak arrak erakartzeko feromona batzuk aireratzen ditu, eta 20 kilometroko distantziara atzeman ditzake arrak. "Eta bukatzeko: helduen itxura bezain ederra da bere beldarra ere. Ederra diodanean pertsepzio subjetiboa da, noski. Beldarrak kolore berde fosforitoa izaten du, 10 bat zentimetrorainokoa izatera iritsi daiteke, eta berde fosforito horrek puntutxo iletsu eta urdin fosforitoekin egiten duen kontrastea benetan ederra da".

Mendaroko Ikastolako umeek Trinitate parkean ikusi zuten tximeleta hau, joan den maiatzaren 6an, eta ikusmin handia sortu zuen.

2021 05 20 europa intsektu handiena mendaro eskuan

2021 05 20 europa intsektu handiena mendaro eskuan det