Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 12 lorak balkoietan elgoibar kalebarrenElgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzeko, eta landareei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa izateko.

Interesatuek ekainaren 2tik 18ra eman beharko dute izena Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 7:30etik 15:30era. Elgoibarren ez ezik, Eibar eta Ermuan ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa, eta eskualdeko irabazleak 250 euroko bonoa jasoko du saritzat, eta herri mailan 200 euroko bi erosketa bono banatuko dituzte. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Bestalde, ekainaren 2an, Furgobaratzan furgoneta iritsiko da Elgoibarrera, eta 10:00etatik 13:00etara lorak banatuko ditu, doan. Etxebizitza bakoitzeko lora bat banatuko dute. Horretarako, etxean jasotako inprimakia beteta eraman beharko da.
Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 741 050 telefonora dei dezakete edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Halaber, lehiaketaren oinarriak udal webgunean eskuragarri izango dituzte: www.elgoibar.eus.

∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza