Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 

2021 03 11 zuhaitz landaketa mendaro 2019Mendaroko Udalak antolatuta, 175 haritz eta 175 pago arbola landatuko dituzte zapatu honetan egingo duten Zuhaitz Egunean, Txitxirrika baserri ondoko lurretan, Etxabe azpian.

Zuhaitz Eguna egingo dute zapatu honetan Mendaron. Herriko Enparantzan bilduko dira, 9:30ean, eta oinez igoko dira gora, monjetako bidetik. Arropa erosoa eta nork bere hamaiketakoa eta ura eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Irten aurretik, hala nahi duten haurrek, brigadakoen ibilgailuan sartu ahal izango dituzte motxilak, gorako bidea pisurik gabe egiteko. Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Zuhaitz landaketaren helburua da landa ingurunearekiko zaintza eta sentsibilizazioa bultzatzea, bereziki umeen artean. “Garrantzitsua da haurrak ekologia eta ingurumenarekiko errespetuan eta zaintzan oinarrituta heztea haurrek ingurumenaren inguruko kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak gara ditzaten. Zorionez oso ingurune aberatsa dugu eta hein handi batean, guri eta ondoren gure haurrei dagokie horren biziraupena bermatzea. Horregatik, horrelako landaketa ekintzen bitartez, ingurune hori zaintzen eta maitatzen ikasi eta irakatsi behar dugu, etorkizunera begira, umeek gurea den horren balioa errotuta izan dezaten eta gure ingurumen naturala zein espezie autoktonoak zaindu, errespetatu eta maite ditzaten”, adierazi du Mendaroko alkate Iñaki Arregik.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza