Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:30ak aldean gertatu da istripua. Txirrindulari bat erori egin da Orraindi eta Gelasoro baserrien arteko maldan, eta larrialdi zerbitzuetako kideek Mendaroko Ispitalera eraman dute.
Gipuzkoan era honetako hiru istripu izan dira gaur goizean, Antzuolan eta Arrasaten ere ospitalera eraman behar izan baitituzte istripua izan duten beste bi txirrindulari.