Argindar lineen mantentze lanetan ibili da helikoptero bat Elgoibar inguruan

Barren.eus 2021ko ots. 23a, 11:42

Altuera baju samarrean hegan ibili da gaur -barikuan ere ibili zen- helikoptero bat Elgoibarko zeru gainean. Hainbat herritarren begirada erakarri du eta zerbait pasatu al den ere galdetzen zuten batzuek horren baju hegan zebilela ikusita.

Helikopteroa argindar lineen mantentze lanetan ari da. Izpi infragorriak darabiltzan kamara termografikoak ditu helikopteroak eta horien bitartez, besteak beste, argindar lineen temperatura neurtzen dute kableetan gainberotzerik dagoen egiaztatzeko. Hala, egon daitezkeen arriskuen berri izaten dute eta gerta daitezkeen matxurei aurre hartu. Argindar lineen inguruko landaretza kableetatik eta argindar dorreetatik hurbilegi ez dagoela kontrolpean izateko laserrak eta kamerak ere erabiltzen dituzte helikoptero hauek. Elgoibar inguratzen duten mendi guztietan barrena ibili da helikopteroa orduerdi inguruan.

Elgoibarko udaltzaingotik azaldu dutenez, ez dute mantentze lan hauen gaineko inolako jakinarazpenik jaso.

2021 02 23 helikopteroa elgoibar gainetik barren 4

2021 02 23 helikopteroa elgoibar gainetik barren 3

2021 02 23 helikopteroa elgoibar gainetik barren 2

2021 02 23 helikopteroa elgoibar gainetik barren

2021 02 23 helikopteroa elgoibar