Istripua izan dute auto batek eta autobus batek Txankakoako autobus geltokian

Barren.eus 2021ko ots. 16a, 08:43

Autobus batek eta auto batek elkar jo dute 7:40ean izan den istripuan.

N-634 errepidean izan da istripua, Txankakoako autobus geltoki parean. Bi ibilgailuek talka egin dute autobusa geltokitik irteten ari zen unean. Bi ibilgailuetan ikus zitezkeen kalteen arabera, ez da kolpe handiegia izan, baina autoa gurutzatuta gelditu da errepidean. Horren ondorioz, auto ilarak sortu dira, trafiko handiko ordu tartean gertatu baita istripua.

∞Lotura duten albisteak

2021 02 16 istripua bus autoa txankakua elgoibar barren

2021 02 16 istripua bus autoa txankakua elgoibar barren 2

2021 02 16 istripua bus autoa txankakua elgoibar barren goitik