Urazandi eta Jausoro artean dagoen oinezkoen pasabidera eta N-634 errepidera mendi magaletik eror daitezkeen harriak eta bestelakoak eusteko metalezko babes hesia berritu dute.
Mendi magala garbitzeko eta metalezko hesiaren beheko aldean, oinezkoen pasabide ondoan, pilatuta zeuden harriak eta lurra kentzeko lanak hasi zituzten joan den abenduan, eta sarea nahiko ondatuta zegoenez, berria jartzeko lanak hasi zituzten joan den astean.
Gogoratu behar da luizi handi bat gertatu zela, 2013ko otsailean, Deba ibaira ematen duen mendi magal horretan.