Hasita daude pantaila akustikoak jartzeko lanak

Barren.eus 2021ko urt. 22a, 10:49

Elgoibarren AP-8 autobidean pantaila akustikoak jartzeko lanak hasi ditu Moyua eraikuntza enpresak. Zortzi hilabeteko epea izango du lanak gauzatzeko.

AP8 autobideko 66,400 eta 67,300 kilometro puntuen artean jarriko dituzte panelak, Ikastola eta Institutoaren artean. Bilborako noranzkoan 866 metroko luzera izango dute, eta Donostiarakoan, berriz, 405 metrokoa. Gune horretan Sallobenteko zubibidea dago, beraz, panelak jartzeaz gain, euste sistemak eguneratuko dituzte.

Panelek 2,5 metroko garaiera izango dute 66,400 kilometroaren eta biaduktuaren artean eta bi metrokoa biaduktuan. Lau metroko garaiera izango dute biaduktutik 67,185 kilometro puntura arte. Obra honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errepideetako zaratari aurre egiteko ekintza-planean du jatorria, eta 1.550.180 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute.

2021 01 22 panel akustikoak elgoibar lanak hasi 0

2021 01 22 panel akustikoak elgoibar lanak hasi 2

2021 01 22 panel akustikoak elgoibar lanak hasi 1

2021 01 22 panelakustikoak erretsundi elgoibar etxolak beharginak

∞Lotura duten albisteak: