Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 20 sanjose jaiotzan morkaiko elgoibar arturo andradeSan Joseren irudi berria egin du Arturo Andrade eskultoreak eta eguaztenean jarri zuen berak Morkaiko gainean dagoen jaiotzan, mendi taldekoen laguntzaz.

Arturo Andrade eskultore elgoibartarrak Morkaiko Mendizale taldearentzat egindako brontzezko jaiotzari San Joseren irudia falta zitzaiola jabetu ziren Morkaikoraino igo ziren hainbat herritar. Abuztuan igarri zuten haren falta. Tristuraz hartu zuen berria eskultoreak, eta inguruetan bila aritu zela aitortu du, figura aurkituko zuen esperantzaz. Baina irudia inon agertzen ez zela ikusita, berria egiteko eskatu zioten Morkaiko mendi taldekoek. Sortu du pieza berria, eta Melfun enpresan duten galdategian brontzezko piezari forma eman ostean, Andradek berak jarri zuen atzo zegokion lekuan, Morkaikon, jaiotzako gainerako piezen ondoan. Irudi berriak kolore desberdina duen arren, azidotan pasatu gabe dagoelako dela argitu du artisauak, baina denborarekin joango dela gainerakoen kolore bera hartzen zehaztu du. Gainera, originaletik desberdintu nahi izan du Andradek, gertatu dena gogoan izateko.

2021 01 20 sanjose jaiotzan morkaiko elgoibar arturo andrade b1

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza