Auto batek farola jo du Aita Agirreko aparkalekuan

Barren.eus 2020ko abe. 2a, 11:58

Gidari batek kale-argi baten aurka talka egin du Aita Agirre plazako aparkalekuan.

Ibarrenea okindegiaren atari aurreko farola jo du auto batek gaur goizean. Aparkalekuaren muga gainditu eta gero indarrez jo du farola, erabat bota ez badu ere. Duela gutxi aparkatzeko topeak jarri dituzte inguruko zenbait aparkalekuetan, baina istripua izan duen autoaren inguruan ez zegoen toperik. Farolak, hori bai, oinezkoen guneraino ailegatzea eragotzi dio ibilgailuari.

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, gidariak sustoa bai baina ez du zauririk. Orain gidariaren seguruaren eta Udalarenaren artean erabaki beharko dute hiri-altzari bat den kale-argiari eginiko kalteak nork ordaindu. Udal langileak hasi dituzte farola konpontzeko lanak. Horretarako argindarra kendu dute lehenik.

2020 12 02 autoak farola jo aitagirre elgoibar