Amuarrainak hilda agertu dira Sallobente errekan

Barren.eus 2015ko ira. 30a, 14:18

Zenbait amuarrain hilda agertu dira Sallobente errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek jaso dute abisua eta gertaturikoa ikertzen dihardutela jakinarazi dute. 

Sallobente errekan hilda agertu dira, beste behin ere, hainbat arrain. Izan ere, beste batzuetan ere gertatu dira antzerako kasuak. Ermuaranbide kalea eta Maalako parkea arteko erreka zatian bistaratu dira gaur hildako zenbait amuarrain eta eskailu. Gipuzkoako Foru Aldunditiko teknikariek jaso dute abisua eta arrainak zergatik hil diren argitzeko ikerketa hasi dutela jakinarazi dute. Deba ibaia eta Sallobente erreka bere bizitza berreskuratzeko borrokatzen ari dira azken urteetan, baina oztopo askori egin behar diete aurre, bistan denez. 

2015 09 30 amuarrainak hilda sallobente2

2015 09 30 amuarrainak hilda sallobente1