Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 24 kilometroak usurbilDatorren urriaren 4an izango da Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, Usurbilen. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak autobusa antolatu Usurbilera joateko. Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

Udarregi ikastolak antolatuta, Usurbilen ospatuko dute aurtengo Kilometroak jaia, Gattunk! leloarekin. Urriaren 4ko jairako, bost kilometro eskaseko ibilbidea osatu dute, eta bost gune izango dira guztira, denetariko kontzertu, dantza emanaldi, tailer eta bestelakoekin. (informazio osoagoa hemen: www.kilometroak.eus)

Elgoibarko Izarrak Kilometroetara joateko autobusa antolatu du Elgoibarko Udalaren babesarekin. Autobusean joateko izena Elgoibarko Izarran eman behar da, irailaren 30erako. Zortzi euroan eskuratu daiteke autobus txartela (7 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek). Urriaren 4an, Sigmako autobus-geltokitik irtengo da autobusa 10:00etan, eta itzulera 20:00etan izango da.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza