Animaliei buruzko argazki lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2020ko urr. 6a, 12:44

Guztira 21 lan aurkeztu dira Elgoibarko Ludotekak antolatutako argazki lehiaketara. Elgoibarren ateratako argazkiak izan behar zuten eta animaliak agertu behar ziren.

Zortzi argazki aurkeztu dituzte HH5-LH3 bitarteko haurren kategorian eta hamahiru, LH4-LH6 bitarteko haurren kategorian. Sari nagusiak aukeratzeko, Gaztelekuko lan taldeak osatu du epaimahaia. Ikuslearen saria aukeratzeko ordea, 89 pertsonak eman dute botoa. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanak Kalebarren plazako erakusleio batean egon dira ikusgai eta gogokoenari botoa emateko aukera izan dute herritarrek. Irabazleak honako hauek dira:

  • SARI NAGUSIA HH5-LH3 bitarteko haurren kategorian Jare Hernandez Fernandezek (LH1) irabazi du, asto bati ateratako argazkiarekin
  • SARI NAGUSIA LH4-LH6 bitarteko haurren kategorian Xabat Ibirriaga Izagirrek irabazi du, katuari ateratako argazkiarekin.
  • IKUSLEAREN SARIA Ikusleek bat egin dute epaimahaiarekin eta sari hau ere Jare Hernandez Fernandezek irabazi du.
 2020 10 06 ludoteka argazkilehia astoa  2020 10 06 ludoteka argazkilerhia katua

 2020 10 06 ludoteka arg lehiaketa animaliak reskaparatean

∞Lotura duten albisteak