Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 22 aharia hilda goena elgoibarMendigainean abereak dituen jabe batek salatu du Elgoibarko Goenaga baserrikoen ahari bat hilda azaldu dela bertan. Uste dute txakurren eraso baten ondorioz hil dela animalia.

Salatu dutenez, iaz, 16 ardi hil zizkioten jabe berberari. "Urtero lagatzen ditu ardiak mendigainean eta horrekin mesede ederra egiten du, abereek mendia garbitzen dutelako. Orain hau. Disgustuaz aparte, diru-galera ere bada, ahari batek 300 euro inguru balio ditu-eta. Animaliengatik ez balitz, mendigainean ezin izango litzateke ibili ere egin, zikin-zikin egongo litzatekeelako. Mendian txakurrekin, bizikletan edo korrika ibiltzen direnek errespetu handiagoa erakutsi beharko lukete han dauden animaliengatik", salatu du Karakate mendigainean abereak dituen jabe batek.

Susmoa dute txakurren eraso baten ondorioz hil dela aharia. Esan bezala, ez baita Goenagakoek txakurjabeekin izan duten aurreneko gorabehera. 2019ko urtarrilean BARREN aldizkarian argitaratutako erreportaje batean ere eman zuen bere lekukotza Goenaga baserriko Enrike Barrenetxeak. “Mendian, abereak solte dabiltzan lekuan, txakurra lotuta eraman beharko litzateke beti, eta kalean ere ez lukete ametitu behar solte erabiltzerik", zioen Barrenetxeak orduan baserritarrek dituzten hainbat arazo bistaratzen zituen erreportajean.

2020 09 22 enrike barrenetxea goenaga baserria ardiegaz

 • ENBAren eskaera
Ildo beretik, Gipuzkoako Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) mendian diharduten abeltzainekiko eta ganaduarekiko “errespetua eta ardura” eskatu zituen uztailean. Erakundearen arabera, uda tarteko eta osasun krisiak eragindako ezohiko egoera dela eta, ohi baino jende gehiago dabil aurten mendian. ENBAk azaldu zuenez, horrek arazo bat ekarri du: “Mendira igotzeko ohitura aregotu den neurrian, mendian asko ugaritu da txakurren presentzia, eta solte dabiltzan txakurren eta abereen arteko problematika areagotu da”. ENBAk dei egin zien mendira joaten diren txakurjabeei txakurrak lotuta eraman ditzaten, abereak dauden eremuetan. “Aziendan triskantzak saihestuko dira horrela, eta bide batez, mendizaleen eta baserritarren arteko elkarbizitza ez txartzeko balioko du”.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendi Foru Arauaren seigarren artikuluan espreski jasota dago txakurrak lotuta eraman behar direla abereak larrean dauden mendietan. Txakurren kontrolaren ardura, baina, tokian tokiko udalena da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza