Martxan da Sanlo eskubaloi taldeak antolatutako garagardo feria

Barren.eus 2015ko ira. 18a, 06:29

Udal agintariek eta Sanlo kirol taldeko zenbait babeslek hartu zuten parte atzo, hirugarren SanloBeerFest garagardo festaren irekiera ekitaldian. Domekara arte ez da janik, edanik eta musikarik faltako Aita Agirre plazan egongo den karpan.

 Inaugurazio ekitaldiaren ostean, txistorra, ganbak plantxan eta muskuiluak dastatzeko aukera izan zen pintxo potean, eta gauean, Dardara taldeko Garazi Ayesta eta Xabi Larrañagak kontzertu akustikoa eskaini zuten. 

Gaur, hilak 18, 18:00etan irekiko dute karpa eta berriz izango da pintxo potea. 22:30ean iaz arrakasta izan zuen Melissa and the Jacks taldeak joko du eta gero dantzaldia izango da. 

Zapatuan ere karpako giroaz gozatu ahal izango da, besteak beste, A2an bikote elgoibartarrarekin askok garai bateko kantuak gogora ekarriko dituztelako. Azkenik, domekan paella erraldoia prestatuko dute karpan. (informazio osoagoa: sanlo.net)

2015 09 17 garagardoferia ane beitia

2015 09 17 garagardoferia inaugurazioa

2015 09 17 garagardoferia inaugurazioa topa2

2015 09 17 garagardoferia oilaskoak