Bi autok istripua izan dute Sigma parean

Barren.eus 2020ko ira. 4a, 09:36

Bi autoren arteko istripua izan da gaur goizean Sigman, Eulogio Estarta kalerako sarrera-irteera parean, hain justu ere.

Ez da aurreneko aldia pare honetan istripu bat gertatzen dena. Eulogio Estarta kaletik N-634 errepidera dagoen sarrera/irteera ez da arriskurik gabekoa, gaur beste behin egiaztatu ahal izan den moduan. Duela lau urte ere, 2016. urtean, istripu larria eduki zuten bi autok leku berean.

2020 09 04 istripua sigma 2auto barren g2

∞Lotura duten albisteak: