Kamioi batek istripua izan du AP-8 Autobidean Mendaro parean, eta Elgoibartik desbideratu dute trafikoa

Barren.eus 2020ko uzt. 27a, 10:38

Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez istripu "larria" izan du kamioi batek AP-8 autobidean, Mendaro parean. Errepidea itxita dago Irungo norantzan, eta Elgoibartik desbideratzen ari dira trafikoa.

Istripua izan duen kamioilaria kabinan harrapatuta gelditu da eta Larrialdi Zerbitzuetakoak bertan ari dira lanean, eta helikopteroa ere bidali dute. AP-8 autobideko 60,8. kilometroan irauli da kamioia, Irungo noranzkoan, Sasiola baino lehenxeago, txatarreria dagoen parean. Kamioiak zeraman karga errepidera erori da.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du hamar kilometro inguruko auto ilarak sortu direla, eta Irungo noranzkoan bidea erabat itxita dagoela eta, Elgoibartik, N634 errepidetik, desbideratu dute trafikoa.

2020 07 27 istripua kamoia ap8 mendaro la 1

2020 07 27 ilarak istripua ap8 mendaro

2020 07 27 istripua kamioia mendaro ilarak elgoibar

∞Lotura duten albisteak: