BABESTUTAKO EDUKIA: Bergarako Udalak eta Laboratorium museoak programa zabala eta bisita gidatuak prestatu dituzte

Barren.eus 2020ko uzt. 13a, 07:15

Errekalde Jauregian kokatuta dagoen Laboratorium Museoak, bertako zein nazioarteko zientzialariak eta zientzia-zaleak txunditu ditu. Hala ere, hori baino askoz gehiago dago Laboratorium museoan eta Bergaran; publiko guztiari zabalik eta bizi-bizirik dagoen esperientzia.

Bergara "altxorrez betetako" herria da. Historia "oso aberatsa" dauka eta, gainera, historia hori arnastu, ezagutu eta ulertu daiteke bere kaleetan barrena paseatuz gero: jauregi eta lorategi ederrez beteta dago. Alde zaharreko edozein kaletan galdu eta aurkikuntza ederrak egiteko aukera dago.

2020 07 13 babestutako edukia tokikom laboratorium Bergara 2020 07 13 babestutako edukia tokikom laboratorium Bergara 1

 Historian atzera eginda Ilustrazio garaian nabarmen garrantzitsua izan zen udalerria eta zutik dirau oraindik Errege Seminarioak. Gainera, bertan Elhuyar anaiek Wolframa isolatu zuten; horregatik dago izendatuta Europako Historic Site. Horren guztiaren berri ematen du Errekalde Jauregian kokatuta dagoen Laboratorium Museoak, bertako zein nazioarteko zientzialariak eta zientzia-zaleak txunditu dituenak. Baina hori baino askoz gehiago da Bergara eta Laboratorium museoa, publiko guztiari zabalik eta bizi-bizirik dagoen esperientzia.

Hori guztia bere horretan ezagutzeko Udalak eta Laboratorium museoak programa zabala prest dute eta baita mota askotako bisita gidatuak ere. Informazio gehiago: bergaraturismo.eus webgunean.