Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 10 a8 autobidea elgoibar panel akustikoak non zubiaElgoibarren AP-8 autobidean pantaila akustikoak jartzeko proiektua uztailaren 24an aterako du Bidegik lizitaziora. Obra esleitzeko hiruzpalau hilabete beharko dituzte, eta ondoren, zortzi hilabeteko epea izango dute obrak amaitzeko.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2,1 milioi euro + BEZ izango da. AP8ko 66,400 eta 67,300 kilometro puntuen artean jarriko dituzte panelak, Ikastola eta Institutoaren artean. Bilborako noranzkoan 866 metroko luzera izango dute, eta Donostiarakoan, berriz, 405 metrokoa. Gune horretan Sallobenteko zubibidea dago, beraz, panelak jartzeaz gain, euste sistemak eguneratuko dituzte. Aurrekontuari dagokionez, 972.200 euro erabiliko dituzte pantailak jartzeko, 828.700 euro zubiaren egitura indartzeko eta 278.100 euro zubibideari eusteko sistema berritzeko. Azkenik, 74.000 euro erabiliko dituzte obrak sortutako hondakinak kudeatzeko. Obra honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errepideetako zaratari aurre egiteko ekintza-planean du jatorria.

∞Lotura duten albisteak:

2020 07 10 a8 autobidea elgoibar panelak non2

2020 07 10 a8 autobidea elgoibar panel akustikoak non

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza